ARTEA

                                                                                                  ARTEA ERROMAN

Artea lau motatan sailkatzen da: Arkitektura, Eskultura, Erliebe lanak eta Mosaikoak.

ARKITEKTURA:
Arkitetktura erromatarra forma grekoen jarraipena da. Hirietako gune bereziena foroa zen;Foroa herrietako bizimodu publikoaren erakusgarria zen.Bertan zeuden eraikin nagusiak hauek ziren: Basilika, Kuria, tenplu batzuk etab. Gainera, eraikin zibil asko altxatu zituzten, horren barruan Oroitzapen eraikina, Ikustazunetako eraikina, Erlijio eta hileta-eraikinak eta Herri-lanak.

ESKULLTURA:
Eskultura erromatarraren barruan, erretratua nabarmendu zen. Lantegi handietan egiten ziren, eta beren xede nagusia, garai hartako pertsonaia garrantzitsuenen oroitzapenak, enperadorearen, senatarienak, jeneralenak eta abarrenak hilezkor bihurtzea zen; errealismo handiko estatuak ziren. Pertsona nabarmenetakoa eskulturetan Julio Cesar izan zen.


ERLIEBE LANAK:

Gertaera historikoei buruzko erliebe lanak ere garrantzi handikoak izan ziren. Oroitzapenezko monumentuetan erabiltzen ziren. Irudia ia azaleraren mailan badago, baxuerliebe deritzo eta oso nabarmena bada altuerliebea.
MOSAIKOAK:Mosaikoak beirazko, marmolezko, harrizko, zurezko edo zeramikazko zati txikien arte apaingarrien da. Material honen kolore ezberdineko zati txikiak-teselak- ipintzean datza, balore handiko marrazki dekoratiboak lortuz.
  

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.