ERROMATARRAK IBERIAR PENINTSULAN ETA EUSKAL HERRIAN


ERROMATARRAK IBERIAR PENINTSULAN



Garai hau 218 K.A eta V.mendearen artean dago. Konkisten ondoren, Hispania, Eromatarrek lur honi jarri zioten izena zena, oso parte garrantzitsu bat izan zen Erromatar inperioan, baliabide asko ematen bait zizkien, bai materialak eta bai giza baliabideak ere.
Erromatarren kulturaren barneratzeko bideari erromanizazioa esaten zaio, eta honek ere garrantzi handia eduki zuen.
Hispaniako giza antolamendu inperio guztikoa bezalakoa izan zen, hau da, bi zatitan banatu zen:
  • Gizon libreak
  • Esklaboak
Emakumeak libreak zein esklaboak izan zitezkeen, baina ez zituzten gizonezkoen eskubide berdinak.


  1. KONKISTAK:
Hasieran, konkistak Kartagotarrak Hispaniatik botatzeko plan estrategiko bat zen, Anibal kapitainak gidaturiko bigarren gerra punikoaren garaian. Baina laster benetako konkista izatera igaro zen, kartagotarrak 12 urtetan handik botatzea lortu zuetenean.
Hala eta guztiz ere, beste bi mende igaro behar izan zituzten gerra krudeletan, barruko herrialde batzuk erromatarren konkisten aurka zeuden eta, Zeltiberoak eta Asuriarrak batik-bat, baina hala ere legioak irabazi zuen. Erromak hispanian V. menderarte iraun zuen, lehenengo tribu barbaroak heldu arte


2. ERROMAREN INFLUENTZIA ( ERROMANOZAZIOA ETA LATINIZAZIOA)
Erromak hurrats asko utzi zituen Iberiar Penintsulan, adibidez Kordobako zubia edo Ampuriaseko harresia, baina gauza kulturalak eta politikoak ere geratzen dira oraindik. Prozezu hono erromanizazioa deritzo. Latinizazioa Erromanizazioaren zati garrantsitsu bat izan zen, hizkuntza indigena guztiak, Euskera izan ezik, desagertzearen eta haien ordez Latina ezartzearen errudun nagusia izan baitzen. Honetatik beste hizkuntza asko sortu ziren, Gaztelania eta Portugaldarra adibidez. SEGOVIAKO AKUEDUKTOA




3. HIRIAK
Erromanizazio prozezuaren garrantzitsuena hiriak izan ziren, kultura berriaren erdigunea ziren eta. Julio Zezarrek kolonizazio eta multiplikazio prozezu bati heman zion hasiera, eta honek ejerzitoa sartzeko toki publiko gutxiren arazoari konponbidea heman zion. Augustok ere teknika honekin jarraitu zuen.



4. USTIAPEN EKONOMIKOA


Hispaniak ustiapen ekonomiko handia eduki zuen Erromatarren garaian, konkistak aurre egin ahala, Erroma lurraldea kontrolatzeko eta ekonomikoki ustiatzeko azpi egiturak osatzen eta sendotzen hasi ziren.
Nekazaritzan eremu zabaleko villa ugari sortu zituzten eta han garia olioa eta ardoa ekoizten zituzten.
Meatz asko ere sortu zituzten, urrea, merkurioa, kobrea, zilarra etb. ateratzeko.
Hirietan artisautza bultzatu zuten, zeramika, ehunak armak…
Galtzaden sarea ere merkataritzan garrantzi handia eduki zen


Euskal Herria Erromatar Garaia

Sei tribu bereizi zituzten eta kultur ezaugarri berdintsuak zituzten herri batzuk bizi ziren: akintaniarrak ,baskoiak, autrigoiak, karistiarrak, barduliarrak eta beroiak. Euskara hizkuntza naturala izan dira.Ptolomeo izan da herri haien kokapenari buruzko informazioa gehien eman zuena:

Euskal Herriko tribuak:
Baskoiek:Euskal lurraldearen zatirik handiena hartzen zuten. Gaur egungo Nafarroako lurretan zeuden; hegoaldetik Ebroraino eta ekialdetik Ejea de los Caballeroseraino iristen zirelarik.

Barduliarrak:Baskoien mendebaldeko auzokideak ziren. Gaur egungo Gipuzkoako lurraldea hartzen zuten eta Toloño mendilerroraino iristen ziren.

Karistiarrak:Deba eta Nerbioi ibaien arteko lurraldean bizi ziren, hegoaldetatik Trebiñoko konderriraino iristen zirelarik.

Beroiak:gaur egungo Arabar Errioxako lurraldean bizi ziren.

Autrigoiak:Laredoraino iristen ziren. Kantabroen ondoan zeuden eta hegoaldetatik Okako medietaraino  iristen ziren.

Akitaniarrak:Pirineoetatik Garonaraino heltzen ziren eta beste tribu batzuk zeuden bertan: trabelliak, bigerriak, edota venarniak adibidez.

Hegoaldetik sartu ziren euskal lurraldean, erromatar armada osagarrien parte izan zuten. K.a. 179. urte inguruan Graccurris (Alfaro) fundatu zuten.
Hiri eta herrixka berriak sortu ziren, besteak beste Pompaelo (Iruñea), Cara (Santacara), Andelos (Muruzabal Andion), Calagurris (Kalagorri), Tullonio (Dulantzi), Suessatio (Arkaia), Veleia (Iruña), Flaviobriga (Castro Urdiales), Beobriga (Puente Larra), Vindeleia(Santa Maria Rivarredonda), Birovesca(Briviesca)...

Herrigune eta erromatar villa gehienak(Cabriana, Cascante, Soto de Ramalete)ager edo lautadan sortu ziren(Ebro inguruko lurreta) nekazaritzarako egokiak ziren. Teknika berriak ekarri zituzten beraiekin::animalien indarraz baliatzea, goldearen eta eskuarearen erabilera, landare berriak lantzen hastea, garia, lihoa eta kipula. Artisaultzarekin garrantzi handia hartu zuten. Merkataritza-harremanak ere sustatu egin ziren txanpona erabiltzen hasi zirenean.

Saltus ez da erromatar arrastorik ageri, batez ere inguru hori mineralak lortzeko baino erabili ez zelako. Bidasoaren bokaletik itsasoz esportatzen ziren mineralak. Garai honetan galtzada ugari zeharkatzen zen, gainera, euskal lurraldea.

Konkistaren faseak Euskal Herriak
Erromatarrek K.a. I mendean hartu zuten gaur egungo euskal herria. Penintsula bi probintza handitan bereizten zen:: Hispania Ziterior eta Hispania Ulterior. Kristo aurreko 206an konkistatu zuten penintsula eta k.a. 197an bi provintzatan banu zuten: Ebrotik iparraldera “ Hispania Ziterior” edo Lusitania  eta Betika.
Bisigodoen inbasioen aurretik zazpi probintziatan zegoen banatuta Hispania.

Erromatar konkista hasi zenetik, bi gune administratiboan bereizi zuen. Pirinioetako hegoaldea Tarrakoko probintzian ezarri zuen eta iparraldea aldiz, Akitanian hasiera batean eta mende batzuk beranduago Novempopulanian
Tarrakoko probintzian zegoen lurraldea bi barrutien barruan egon zuen:: baskoiak eta beroiak Zesar Augustako Komentukoak ziren eta barduliarrak, karistiarrak eta autrigoiak aldiz kluniakoan zeuden.

Jende gutxi xumea da. Janari gutxi dute, ura edaten dute, emakumeak oihalez estalita eraso egiten diete etsaiei, eta aker haragiaz elikatzen dira batik bat. Akerrak, gerrako presoak eta zaldiak eskaintzen dizkiote Aresi, eta urtero, greziar ehun biktimaren eskatzen dute. Espezie bakoitzetik ehun inmolatzen dira. EtaBi herenetan haritzen ezkurra jaten dute. Lehortuta ehotzen dute eta, ondoren, iraupen luzeko ogi mota bat egiteko irina egiten dute. Garagardoa edaten dute, ardoa gutxitan. Eta gantza erabiltzen dute.


Gizonezkoak jantzi luze beltzak janzten dituzte, eta jantzi horiekin egiten dute lo ere belarrezko ohe batzuetan. Argizarizko edalontziak erabiltzen dituzte, zelen modura. Emakumeek jantzi loratuak janzten dituzte. Merkataritzako trukeaz baliatzen dira, xafla zati bat erabiltzen dira. Ezkontzak greziarren modura ospatzen dituzte. Iberiar penintsularen iparraldeko kostaldeko mendietan bizi den jendea, galaikoak, asturiarrak, kantabriarrak eta baskoien eta Pirinioetan bizi diren horrelakoak dira.




Erromatar aztarna Euskal Herriak





 zubia                            Meategia              Aztarnak

AMAIERA





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.